Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Ignacia Oiarbide Aranburu
(1936)

Orain "Txilibita" deitzen dioten baserrian jaio zen. Bere aitona zenak txilibitua jotzen omen zuelako hartu omen zuen baserriak izen hori, baina baserriaren benetako izena "Ereñozu" omen zen. 13 senidetan zaharrena zen bera (8 ahizpa eta 5 anai ziren). Zaharrena izanda, etxeko lanetan amari laguntzea tokatu zitzaion, baina kanpoko lanetan ere asko aritua da. 12 urte arte etxetik gertu duten Fagollaga eskolan ibili zen eta etxean lanean jarraitu zuen geroztik. Baratze lur handia izan dute beti eta "ingalatierra" izeneko errebera lurrak ere ustiatu izan dituzte erreka ondoko lur emankorretan. Baratzeko gaiak Bretxako merkatuan saldu izan dituzte betidanik.
Txilibita baserriko festetaz ere hitz egin du. Ereñozuko jaietan baserrian jendea hartzen zuten, otorduak eman eta dantzarako aukera jarri. 60 urtetan zehar, 1971. urtera arte, izan da Txilibita dantzarako eta festarako toki ezagun, beste herri batzuetatik etortzen zen jendearentzat ere.

pasarteak
1.Txilibita, baserriaren izenaz
2.Senide gazteentzat ama
3.Zalgurdian autobusera
4.Bizikleta gurdiarekin
5.Igeldo-harria sukaldean
6.Alkoba zer den
7.Haur txikien etorrera
8.Ama izan berria, teilarekin atera behar
9.Zaku bete irin lortzeko lanak
10.Pagotxa nolakoa den
11.Otelorea abereentzat
12.Berroa biltzen
13.Bretxako postuak
14.San Antonio festetan, etxea jatetxe
15.San Antonio festetan nola ibiltzen ziren
16.Bilarak eta bizikletako patentea
17.Amonaren errifak
18.Sagardoa pausoz pauso
19.Etxeko sagarra onena