Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Amaia Etxarri Erize
(1934)

Hernaniko Kale Nagusian jaio zen. Bost senidetan bigarrena zen bera, eta emakumezkoetan zaharrena. Txikia zela gurasoek denda kozkor bat jarri zuten kalean. Aita Sakanakoa zuen eta ama, berriz, Iruñean jaioa, Irunen bizitua eta errefuxiatu Frantzian ibilia bigarren mundu gerran. Aitak euskaraz hitz egiten zuen, baina amak gutxi, horregatik, berak euskaraz ikasi izana urnietarra zuen senarrari eta Urumea errekari zor ziela zioen. Urumea errekan gora, etxez etxe saltzen zituzten dendako gaiak izan ere. Hemezortzi urte betetzean gidatzeko baimena atera zuen eta lanerako ongi etorri zitzaion. Kale Nagusiko dendaren parean beste lokal txiki bat ere ireki zuten eta azkenean, arrandegia ere jarri zuten.

pasarteak
1.Zaborrik gabe
2.Orduko Hernani
3.Gerraosteko migrazioa
4.Dendako erosleen zorrak
5.Dakien euskara Urumeari zor
6.Gaztetan Hernanin erdaraz
7.Dendako produktuak baserrikoen truke
8.Gidabaimena ateratzeko, falangetik pasa behar
9.Mutilekin dantzan
10.Amaia izena ez aldatzeko komeriak